2010-05-31

Abestia

Abesti hau, gai honekin lotura handia duela uste dut bizitzari buruz eta itxaropenanari buruz hitz egiten duelako eta hori da Sindrome Down duten haurrek behar dutena, bizitzarako gogoak eta itxaropena izatea.

2010-05-27

Tutoriala

Hemen aurki dezakezue Saray eta biok egindako tutoriala. Bertan, Power point bat flash moduko bideo batean bihurtzeko nola egiten den azalpenak ematen ditugu.

2010-05-20

Nire Down maitea


klasean egin dugun multimedia honekin, Leticia, Monika, Nerea eta ni, lortu nahi duguna da, Down Sindromea duen haur batek kontatzen duen istorio honekin besteek uler dezaten nola sentitzen diren pertsona hauek eta nolakoa den beraien bizitza.

2010-05-18

Nire gaiarekin loturiko beste blog komentarioa


Nerearen sarrera hau aipatzekoa da, pertsonen koziente intelektualei buruz hitz egiten duelako. Nire datuak direla eta, Down Sindromea duten haurrek ez dute 70 baino gehiagoko K.I. Lortzen. Baina ba dago beste eremu bat, 145-150-ko K.I. dutenak, gaitasun handiko pertsonei dagokiona. Pertsona hauek oso azkarrak izan arren, arazo larriak izan dezakete Down Sindromea duten haurrak bezala eta pertsona hauek ere, aditasun bereziak behar izango dute eskola garaian.

2010-05-13

Nire gaiarekin loturiko blog komentarioa


Izaskunen sarrera hau oso interesgarria dela iruditu zait nire blogean sartzeko, Hezkuntza Premia Bereziei buruz ari delako. Eskolaren helburuak HPB dituzten haurrentzat zeintzuk diren aipatzen ditu hain zuzen eta nire blogarekin zerikusi handia dauka, Down Sindromea duten haurrek, talde honetan sartzen direlako laguntza bereziak behar dituztelako eskola garaian.

Haur down bat izateko probabilitate taula



Taula honetan ikus dezakegu amaren adinaren arabera zein probabilitateak dauden Down Sindromea duen haur bat izateko.

2010-05-12

Down Sindromeri buruz...


Power point honetan, Down Sindromeari buruzko informazio ugaria aurki dezakezue. Oso laburra da baina benetan pena merezi duela begirada bat ematea informazio betea ematen duelako.

2010-05-06

Olerkia

CARITA DISTINTA
En el fondo de tus ojos de niño
se divisa una caricia amorosa,
manos tiernas, candorosas…
muy pequeñas;
me invitaste con tus labios a darte un beso,
y en un segundo te entregué mi vida entera.

Me es fácil escribir para tí, que eres un niño,
quizá siempre lo serás,
pero me has enseñado una cosa muy hermosa,
y es conjugar el verbo amar.
En mi memoria quedará estampada
tu carita distinta a las demás,
que me ha hecho valorar lo que no entendía,
que en palabras es muy difícil de explicar.

Sólo puedo definirlo de una forma:
Eres el amor para tus padres, tus amigos,
Eso es una realidad, y, estás más cerca de Dios
y eso no se puede comparar.

Una sonrisa que regalas nadie la puede despreciar,
Porque te has ganado el cariño de los que sí saben apreciar
que Jesús ama a los niños y en el cielo reunirá
a todos aquellos que no ponen reglas para amar.

bukatzeko, aurkitu dudan esaldi bat gaiarekin zerikusi handia duena:

Sólo se puede amar a quien se conoce y sólo se conoce a quien se respeta como ser único y diferente de la creación.


Hemen, olerki hau entzuteko aproposa izango litzatekeen soinua daukagu Listengo-tik hartuta.

2010-05-05

Euskal Argitalpena

Hemen, Rosina Enzunzari egindako oso interesgarria den elkarrizketa daukagu 18-19. Orrialdeetan. Bertan, urritasun duten pertsonen enplegurako eskubideari buruz hitz egiten du.

2010-05-04

Jolasak

Jolastea, umezaroaren oinarrizko eskubidea da eta helduek jolastearen betebeharrarengatik beilatu behar dute. Baina zailtasunak aurkitu ditzakegu jarduera horien garapenean haur gaingabetuekin. Batzuetan, gaingabezia duten haurrek, jolas komertzializatuak erabil dezakete. Baina beste batzuetan ez. Haur hauek jolas horiek ezin dutenean erabili, batzuetan posiblea da helburuak edo arauak aldatzea edo moldaketak egitea, jolasak erabili ahal izateko.
Egokitzapen hauek oso errazak izan daitezke edo bestela, gaian aditu baten interbentzioa eskatu daiteke. adibidez, (entzumen efektuak edo efektu bisualak itzuliz).
Gaingabezia ezberdinak egon daitezke (mugimenduzkoak, adimenezkoak, zentzumenezkoak…)
arazeria maila ezberdinekin. Dibertsitate honek, zailtasun handiak sortarazten ditu jolas hauek aukeratzeko eta egokitzeko orduan.

2010-04-17

Europako Lehenengo Down Sindromedun gaztea, unibertsitakeko titulazioarekin.

Pablo Pineda, ausardiaren irudia da, Down Sindromea duten pertsonak aurkitzen dituzten oztopo guztiak gainditu dituelako. Magisteritzan diplimatua, Psikopedagogia lizentziatura ia bukatuta eta malagako udaleletxean lan egiten, gazte honek egiaztatu du nahi izatea ahal izatea dela.

http://estimulaciontemprana.fullblog.com.ar/post/sindrome_down_entrevista_a_pablo_pineda_4261189337888/
Hemen aurki dezakezu Pablo pinedari egindako entrebista.

2010-04-15

Familiak

Familia batean kide bat gaigabezia bat duela antzematen denean, normalean bere erreakzio psikologikoak fase batzuetatik pasatzen dira: shocka, ukamena, harridura, haserrea, depresioa, erruduntasuna, adiskidantza eta onarpena.
Ezinbestekoa da, haurrarekin zuzenean lan egiten duen pertsona, formazio ona izatea familiarekin lan egiteko orduan. Gainera, kapazitatea izan beharko du arazo larriagoak agertzekotan, detektatzeko profesional aproposari deribatuz.
Profesionalen beharra, gurasoak eratu eta informatzea da. Ezin dugu familia ahaztu. Eskola eta familia esparru oso adierazgarriak dira haurraren sozializazio prozesuan, beraz, ezinbestekoa da testuinguru bien elkarlotura, base moduan, elkar-erlazioa, kooperazioa eta laguntza koordinatua izanik.
Familia puntualki egon beharko da informatuta gaingabeziaren diagnostikoaz eta pronostikoaz. Horrela, haurraren errehabilitazio integralera dedikatuko da, helburu argi eta errealistarekin.

2010-04-08

Klase komunak Sindrome Down ikasleentzat

Down Sindromea duten ikasleek gauza gehienak egin ahal dituzte beste haurrak bezala: hitz egin, ibili, jantzi eta komunera joaten ikasi. Baina gauza hauek beste haurrak baino beranduago egiten dituzte.
Klase barruan haur hauekin lan egiteko orduan, bere arazoak izan behar ditugu kontutan. Ahalik eta hurbilen ipini behar ditugu irakaslearengandik adibidez, azalpenak hobeto eskuratzeko.
Tutoreak, entzute eta lengoaia iraslearekin jarri behar da kontaktuan informazioa lortzeko haur hauek duten zailtasunetan, kurtsoa hasi baino lehen.
Lanean hasi baino lehen, kontutan izan behar dugu, haur hauek laguntza eskoletara eta logopeda eskoletara joan behar direla zenbait orduetan. Momentu honetan, irakasleak beste ikasleei irakatsiko dizkie interes gutxiago dituzten kontzeptuak edo behar gutxienekoak, totalitatearen klaseko interbentziorako.
Beste ohiko arazo bat, talde laneko lana da. Hau, ikaslea klasean egiten diren jardueretan integratuz konponduko da, haurra talde bateko parte-hartzaile eginez.

2010-03-24

Mapa Kontzeptuala

Egin dugun mapa kontzeptuala 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa da.
Dekretu honetako 20. orrian zehaztu gara.
Mapa honen egileak:
Saray Ferrández
Garazi Gangoiti


2010-03-22

Down Sindromea duten haurren arazoak eta itxura


Down Sindromean azaltzen den atzerapen mailaren gradua, ezberdina izan daiteke, lebea izatetik, zorrotza edo sakona izan arte.
Atzerapen komunena, lebea edo moderatua da. Gainera, ikerkuntzak esaten dute, interbentzio apropos batekin, %10a baino gutxiago izango dutela atzerapen mentala.
Kontsidera dezakegu pertsona baten kapazitate intelektuala baxua duela, bere koziente intelektuala (K.I.) 70 Tik, beherakoa denean. Beraz, Down Sindromea duten pertsonen atzerapena 70 tik beherakoa izango da. Beren koziente intelektuala 50/55-70koa bada, beren atzerapen maila txikia izango da. 35-49 artean badago, atzerapena erdizkakoa izango da. 20-34 artean badago, atzerapena zorrotza izango da eta 20 baino gutxiagoko kapazitate intelektuala izan ezkero, beren atzerapena sakona izango da.
Pertsona hauen berezitasun nabarmenena itxura da. Berezitasun hauen artean, begi zabalak,atzamar loditsuak eta laburrak eta aurpegi borobilduak (populazio mongoliarraren antzekoak) aurki ditzakegu.
Aurpegiaren itxuragatik erraz identifikagarriak izateaz aparte, patologia ezberdinak izan ditzakete. Kardiopatiak, ikusmen arazoak (miopia, daltonismoa, estrabismoa…),ahosabai ojibala, defizit mentala, mugimenduzko arazoak bai psikomotrizitate finean zein lodian eta entzute maila baxua. Azken hau, malformazio batengatik, infekzio ezberdinengatik etbarrengatik sortuak izan daitezke.

Sentsibilizazio kanpaina

Aurreko sarrera batean aipatu dudan moduan, Martxoak 21ean Sindrome Downaren egunerako kanpaina bat prestatu zen. Atso, martxoak 21 izan zenez, telebistako kateetan sentsibilizaziorako kanpaina hura ikus dezakegu. Hemen ikus dezakezue bideoa.

2010-03-19

Famatuak Down Sindromearekin

Famatu asko dira, urtero fundazio ezberdinetarako egutegi solidarioak egiten dituztenak, Síndrome Down duten haurrekin argazkiak eginez, dirua biltzekoa asmoarekin.
Hemen usten dizuet egutegi hauetako making off bat. Talita fundazioarena hain zuzen.

2010-03-18

Haur Down baten gutuna


Hemen ikus dezakezue Sindrome Down duen pertsona batek idatzitako gutuna:

Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako.
Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako.
Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket.
Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela.
Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldea galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala.
Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere, badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat.
Bai ba! Eskolara noa, ez da zure bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak.
Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Riki, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela!
Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar.
Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikusteaz.
Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Ni 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradona bezala.
Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.


Bukatzeko, aurkitu dudan esaldi bat idatzi behar dut gai honekin zerikusi handia duelako:

Sólo se puede amar a quien se conoce y sólo se conoce a quien se respeta como ser único y diferente de la creación.






Martxoak 21, Down sindromearen eguna

Down Syndrome internationalak,Martxoak 21 eguna proposatu zuen, Sindrome downaren egun moduan, alde batetik, kapazitate ezberdinak dituzten pertsonek aukera berak izateko eta integratzeko, eta bestetik, beren trebetasunak eta potentzialtasuna nabarmentzeko. Pertsona hauen garapenean laguntzeko lehenengo pausua eskolan eman behar da, haien integrazioa lortu arte esparru sozial ezberdinetan.
Egun honetarako, kazetaritza ikasle batzuek sentsibilizazio kanpaina bat egin dute Down espainierako "zure bizitza izan daiteke" eta telebistako kate guztietan agertuko da.
Hemen ikus dezakezue nola burutu zen kanpaina hori.

http://www.youtube.com/watch?v=_MousRc4Uc4

Zer da Down Sindromea?

Down Sindromea, buruko atzerakuntzak sortzen dituen alterazio genetikoa da eta alterazio genetiko hau dutenek, posibilitate handiagoa daukate osasun arazoak izateko.
1958. urtean, doktore frantses batek, Jeronome Lejeune, alterazio honen kausa aurkitu zuen: Giza organismoaren zelulak, 2 kromosometako 23 unitatez osatuta dago (bata amatik datorrena eta bestea aitatik) baina pertsona batzuetan 21 unitatea, 3 kromosoma ditu eta ez bi. Egoera hau da beraz, Sindrome Down deitutako alterazioa sortzen duena.