Hemen ikus dezakezue Sindrome Down duen pertsona batek idatzitako gutuna:
Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako.
Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako.
Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket.
Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela.
Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldea galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala.
Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere, badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat.
Bai ba! Eskolara noa, ez da zure bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak.
Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Riki, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela!
Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar.
Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikusteaz.
Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Ni 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradona bezala.
Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.
Bukatzeko, aurkitu dudan esaldi bat idatzi behar dut gai honekin zerikusi handia duelako:
Sólo se puede amar a quien se conoce y sólo se conoce a quien se respeta como ser único y diferente de la creación.
Eskola koadernoz eta testuliburuaz erakusketa
Hace 12 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario