2010-03-22

Down Sindromea duten haurren arazoak eta itxura


Down Sindromean azaltzen den atzerapen mailaren gradua, ezberdina izan daiteke, lebea izatetik, zorrotza edo sakona izan arte.
Atzerapen komunena, lebea edo moderatua da. Gainera, ikerkuntzak esaten dute, interbentzio apropos batekin, %10a baino gutxiago izango dutela atzerapen mentala.
Kontsidera dezakegu pertsona baten kapazitate intelektuala baxua duela, bere koziente intelektuala (K.I.) 70 Tik, beherakoa denean. Beraz, Down Sindromea duten pertsonen atzerapena 70 tik beherakoa izango da. Beren koziente intelektuala 50/55-70koa bada, beren atzerapen maila txikia izango da. 35-49 artean badago, atzerapena erdizkakoa izango da. 20-34 artean badago, atzerapena zorrotza izango da eta 20 baino gutxiagoko kapazitate intelektuala izan ezkero, beren atzerapena sakona izango da.
Pertsona hauen berezitasun nabarmenena itxura da. Berezitasun hauen artean, begi zabalak,atzamar loditsuak eta laburrak eta aurpegi borobilduak (populazio mongoliarraren antzekoak) aurki ditzakegu.
Aurpegiaren itxuragatik erraz identifikagarriak izateaz aparte, patologia ezberdinak izan ditzakete. Kardiopatiak, ikusmen arazoak (miopia, daltonismoa, estrabismoa…),ahosabai ojibala, defizit mentala, mugimenduzko arazoak bai psikomotrizitate finean zein lodian eta entzute maila baxua. Azken hau, malformazio batengatik, infekzio ezberdinengatik etbarrengatik sortuak izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario