2010-03-24

Mapa Kontzeptuala

Egin dugun mapa kontzeptuala 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa da.
Dekretu honetako 20. orrian zehaztu gara.
Mapa honen egileak:
Saray Ferrández
Garazi Gangoiti


2010-03-22

Down Sindromea duten haurren arazoak eta itxura


Down Sindromean azaltzen den atzerapen mailaren gradua, ezberdina izan daiteke, lebea izatetik, zorrotza edo sakona izan arte.
Atzerapen komunena, lebea edo moderatua da. Gainera, ikerkuntzak esaten dute, interbentzio apropos batekin, %10a baino gutxiago izango dutela atzerapen mentala.
Kontsidera dezakegu pertsona baten kapazitate intelektuala baxua duela, bere koziente intelektuala (K.I.) 70 Tik, beherakoa denean. Beraz, Down Sindromea duten pertsonen atzerapena 70 tik beherakoa izango da. Beren koziente intelektuala 50/55-70koa bada, beren atzerapen maila txikia izango da. 35-49 artean badago, atzerapena erdizkakoa izango da. 20-34 artean badago, atzerapena zorrotza izango da eta 20 baino gutxiagoko kapazitate intelektuala izan ezkero, beren atzerapena sakona izango da.
Pertsona hauen berezitasun nabarmenena itxura da. Berezitasun hauen artean, begi zabalak,atzamar loditsuak eta laburrak eta aurpegi borobilduak (populazio mongoliarraren antzekoak) aurki ditzakegu.
Aurpegiaren itxuragatik erraz identifikagarriak izateaz aparte, patologia ezberdinak izan ditzakete. Kardiopatiak, ikusmen arazoak (miopia, daltonismoa, estrabismoa…),ahosabai ojibala, defizit mentala, mugimenduzko arazoak bai psikomotrizitate finean zein lodian eta entzute maila baxua. Azken hau, malformazio batengatik, infekzio ezberdinengatik etbarrengatik sortuak izan daitezke.

Sentsibilizazio kanpaina

Aurreko sarrera batean aipatu dudan moduan, Martxoak 21ean Sindrome Downaren egunerako kanpaina bat prestatu zen. Atso, martxoak 21 izan zenez, telebistako kateetan sentsibilizaziorako kanpaina hura ikus dezakegu. Hemen ikus dezakezue bideoa.

2010-03-19

Famatuak Down Sindromearekin

Famatu asko dira, urtero fundazio ezberdinetarako egutegi solidarioak egiten dituztenak, Síndrome Down duten haurrekin argazkiak eginez, dirua biltzekoa asmoarekin.
Hemen usten dizuet egutegi hauetako making off bat. Talita fundazioarena hain zuzen.

2010-03-18

Haur Down baten gutuna


Hemen ikus dezakezue Sindrome Down duen pertsona batek idatzitako gutuna:

Haur Down bat naiz. Zergatik? Ezberdina jaio nintzelako.
Badakit momentu batean nire gurasoak oso kezkatuta zeudela eta begira egoten zirela egiten nuena behatuz, eta batez ere, nola hazten nintzen behatuz. Niri ez zitzaidan inporta beti haur bat izan naizelako.
Niretzat urteak ez dira pasatzen, gainera, nahi ditudan urteak izan ditzaket.
Bizitzako gauza sinple guztiaz gozatzen dut eta ziurta dezaket oso zoriontsua naizela.
Bai. Momentu batzuetan triste jartzen naiz, batez ere, nire futbol taldea galtzen duenean. Baina gol bat sartzen duenean, nire indar guztiekin oihu egiten dut, zorionez salto egiten dut eta bandera mugitu egiten dut zelaian egongo banintz bezala.
Ez dut ezer irrikatzen. Ez dakit hitz horren esanahia. Sinesten ez baduzu ere, badakit adimena falta zaidala, baina maitasuna soberan daukat.
Bai ba! Eskolara noa, ez da zure bezalakoa nire mundua ezberdina delako. Andereñoa asko maite dut eta pazientzia handiarekin zeramika irakasten dit. Ez didazula sinesten? Egun batean erakutsiko dizkizut egin ditudan gauzak.
Beste lagun batzuk ditut. Gauzak ere egiten dakitenak. Riki, pianoa jotzen du, koadroak marrazten ditu eta poemak idazten ditu. Benetan idazten dituela!
Errekreoetan musika entzuten dugu eta nire neskalagunarekin dantza egiten dut. Ezin dudala neskalagunarik izan? Egun batean erakutsiko dizut. Juanita du izena eta asko maite dugu elkar.
Beti nire karameluak ematen dizkiot eta oso pozik jartzen da. Ni ere oso pozik jartzen naiz bera pozik ikusteaz.
Gimnasia klaseetan pilotarekin jolasten dugu. Ez dut nahi atezaina izan! Adi egotea besteek gola ez sartzeko ez zait gustatzen. Ni 10 zenbakiarekin jolastu nahi dut eta golak sartu Maradona bezala.
Guzti honengatik eskatzen dizut kaletik pasatzen ikusten nauzunean, penarekin ez begiratzea ni. Pena zurea normala jaio zinela eta errespontsabilitate pilo dituzula, eta gainera, beti arduratsu bizi zara. Nire ama eta nire aita dauzkat, nire anai-arreba eta osaba deitzen didaten lobak ere. Gainera maiteminduta nago eta benetan maiteminduta. Bera ere ni maite nauela badakit. Ez, ez izan penarik, bakarrik ezberdina naiz.


Bukatzeko, aurkitu dudan esaldi bat idatzi behar dut gai honekin zerikusi handia duelako:

Sólo se puede amar a quien se conoce y sólo se conoce a quien se respeta como ser único y diferente de la creación.






Martxoak 21, Down sindromearen eguna

Down Syndrome internationalak,Martxoak 21 eguna proposatu zuen, Sindrome downaren egun moduan, alde batetik, kapazitate ezberdinak dituzten pertsonek aukera berak izateko eta integratzeko, eta bestetik, beren trebetasunak eta potentzialtasuna nabarmentzeko. Pertsona hauen garapenean laguntzeko lehenengo pausua eskolan eman behar da, haien integrazioa lortu arte esparru sozial ezberdinetan.
Egun honetarako, kazetaritza ikasle batzuek sentsibilizazio kanpaina bat egin dute Down espainierako "zure bizitza izan daiteke" eta telebistako kate guztietan agertuko da.
Hemen ikus dezakezue nola burutu zen kanpaina hori.

http://www.youtube.com/watch?v=_MousRc4Uc4

Zer da Down Sindromea?

Down Sindromea, buruko atzerakuntzak sortzen dituen alterazio genetikoa da eta alterazio genetiko hau dutenek, posibilitate handiagoa daukate osasun arazoak izateko.
1958. urtean, doktore frantses batek, Jeronome Lejeune, alterazio honen kausa aurkitu zuen: Giza organismoaren zelulak, 2 kromosometako 23 unitatez osatuta dago (bata amatik datorrena eta bestea aitatik) baina pertsona batzuetan 21 unitatea, 3 kromosoma ditu eta ez bi. Egoera hau da beraz, Sindrome Down deitutako alterazioa sortzen duena.