2010-04-17

Europako Lehenengo Down Sindromedun gaztea, unibertsitakeko titulazioarekin.

Pablo Pineda, ausardiaren irudia da, Down Sindromea duten pertsonak aurkitzen dituzten oztopo guztiak gainditu dituelako. Magisteritzan diplimatua, Psikopedagogia lizentziatura ia bukatuta eta malagako udaleletxean lan egiten, gazte honek egiaztatu du nahi izatea ahal izatea dela.

http://estimulaciontemprana.fullblog.com.ar/post/sindrome_down_entrevista_a_pablo_pineda_4261189337888/
Hemen aurki dezakezu Pablo pinedari egindako entrebista.

2010-04-15

Familiak

Familia batean kide bat gaigabezia bat duela antzematen denean, normalean bere erreakzio psikologikoak fase batzuetatik pasatzen dira: shocka, ukamena, harridura, haserrea, depresioa, erruduntasuna, adiskidantza eta onarpena.
Ezinbestekoa da, haurrarekin zuzenean lan egiten duen pertsona, formazio ona izatea familiarekin lan egiteko orduan. Gainera, kapazitatea izan beharko du arazo larriagoak agertzekotan, detektatzeko profesional aproposari deribatuz.
Profesionalen beharra, gurasoak eratu eta informatzea da. Ezin dugu familia ahaztu. Eskola eta familia esparru oso adierazgarriak dira haurraren sozializazio prozesuan, beraz, ezinbestekoa da testuinguru bien elkarlotura, base moduan, elkar-erlazioa, kooperazioa eta laguntza koordinatua izanik.
Familia puntualki egon beharko da informatuta gaingabeziaren diagnostikoaz eta pronostikoaz. Horrela, haurraren errehabilitazio integralera dedikatuko da, helburu argi eta errealistarekin.

2010-04-08

Klase komunak Sindrome Down ikasleentzat

Down Sindromea duten ikasleek gauza gehienak egin ahal dituzte beste haurrak bezala: hitz egin, ibili, jantzi eta komunera joaten ikasi. Baina gauza hauek beste haurrak baino beranduago egiten dituzte.
Klase barruan haur hauekin lan egiteko orduan, bere arazoak izan behar ditugu kontutan. Ahalik eta hurbilen ipini behar ditugu irakaslearengandik adibidez, azalpenak hobeto eskuratzeko.
Tutoreak, entzute eta lengoaia iraslearekin jarri behar da kontaktuan informazioa lortzeko haur hauek duten zailtasunetan, kurtsoa hasi baino lehen.
Lanean hasi baino lehen, kontutan izan behar dugu, haur hauek laguntza eskoletara eta logopeda eskoletara joan behar direla zenbait orduetan. Momentu honetan, irakasleak beste ikasleei irakatsiko dizkie interes gutxiago dituzten kontzeptuak edo behar gutxienekoak, totalitatearen klaseko interbentziorako.
Beste ohiko arazo bat, talde laneko lana da. Hau, ikaslea klasean egiten diren jardueretan integratuz konponduko da, haurra talde bateko parte-hartzaile eginez.